MESSIDONA!!!!!!! Ikusi ta gero emon Botua

miércoles, 23 de mayo de 2007

20 Jardunaldi Ostian:

Aupa Futbol 7 irakurliok!!! Amaitu da 20 jardunaldiren ostian lehenengo fasia eta hauntxe dator benetan be ona, ederra! Taldiak batzuk lur jota aurkitzen dira, beste batzuk moralez gainezka... baina trankil mutilak portua pasa ta beste itsaso baten murgiltzera goiaz eta, olatuek gogorrago joten daben itsaso saskarrian, konturatu orduko ezker-eskuin olatuak jo dotzun itsasuan.

Kanporaketak partidu batera, hain zuzen be. Hamen gorputz ta arima jokatu biharko da, eztao aitzakirik eta, gero eztau balijo damurik “nik hau ein baneban ta bestia ein baneban...” esaterik. Holan ba, futbol izarrak partidu garrantzitsuenetan distiratzen dabela esaten dau argentino aditu batek eta honeri kasu einaaz, espero dou gure idolua dan Erkik bere kalitatien desteiluak ixtia zelai gainian. Informazio-fluxuan arazo batzuk dizela eta, sailkapena jakitxia ezinezkua ein jaku, baina halan da be eskura daukagunian geu ixango gara lehenenguak, eztao konpetidorerik eta, zeueri helarazten.

Modu honetan azaldukou horrenbestez:

Lehenen sailkatu dan WC Komuns (hau jakin badakigu eta, txapelketia irabazteko kandidato serijua dalako)

Hurrengo fasera zuzenian sailkatu da eta beste taldiek honako sistemaren bitxartez jokatuko dabe alkarren aurka: 2.a-13.aren aurka, 3-12, 4-11, 5-10, 6-9, 7-8. Bertotik, antolatzailien irizpidien arabera, galtzaile onena ixan danak hurrengo faserako sailkatze-txartela eskuratuko dau, WCn kontra jokatu biharko dabelarik.

Besterik barik, ordezkarijen batzarra eingo dala jakinarazten dou, bariku arratsaldian (maiatzaren 18) edo sapatu goixian (maiatzaren 19), zalantzan gaoz baina gitxi gorabehera zeuek iparra nundik geratzen dan jakitxeko!!

Archivo del blog