Futbol 7 txapelketa: Fitxaketen merkatua
Fitxaketen merkatua
Zeresana antolatzailiakin eon ta gero entera da fitxaketa pare bat egin dizela neguko merkatuan. Barrija nun, Zeresana han!!!
Fitxaketa hauek oso garestijak ixan dira klubentzako, baina dana be ekipua altxateko bada. Jokalari berri hauek haixe berrijaz zelairatuko dira eta ziur gaoz 7ko magikuan arinao edo beranduo ikusiko doguzela. Mikel Enziondo kantautoria, Traixgolasek fitxa dau, kantaren bat eskaintzeko txantajiaz. Jokalari hau oso ona da, indar askokua eta aurrelari modura efikaza. Traixgolasekuok: zuek pasa berari eta ikusikozue zelan dan egija. Hauntxe gogoratu gara Plaierutako historijan begiratuta, pasadan kanpainetan be ekipo honetan jokatzen ebala. Bestetik, Tantarik Pez-ek be Ibai Solabarrieta fitxatzia lortu dau, Iñigo Markesek Ondarruko Aurreran rekala dau ta. Ibai esan bihar da lesionatu baino arinao, sekulako jokalarija ixan zala, atzian oso segurua eta espero dugu forma hori lortzera heltzia. Taketak-ek be sekulako fitxaketia egin dau buruan jarraitzeko oso aproposa ixango dana: Gaizka Likona. Bere abiaduria eta aurrez-aurreko jokaldijak bikain burutzen ditxu ta ia suerte ona badauko arlo guztijetan!!!
Bardin Jat taldiak be Gobin majia lortu dau, azkan pasia emoteko begi zorrotza daukona. Talde hau gorengo postuetan dago eta WC-ri ez dotzo nahi gauzak errez itxi lehengo postua lortzeko. Azkenik, Titirik be krisija gainditzeko fitxaketa oso garestija ein dau, futbol izar bat, jokalari bikaina benetan be. Hau Zatiken ordez dator, Josuk hainbeste komeri baitaukoz bere orkatiliaz. Azken berri bat heldu jaku Zeresanara, Taketak taldia batzartu ein da arratsaldeko 5etan Herrikuan, Erki hurrengo txapelketarako salgai jartzeko. Honen zerbitzuakin geratzeko, klausula bat paga biharko da: Noraiko 3 Tortila-Txorizo bokadilo, Ioarreko 4 plato konbinau ta Herrikoko 4 destorniladore. Ikusi ahal dan moduan klausulia nahiko garestija da baina Erkik partidu bat ezerezetik resolbidu ahal dotzu, ze jaurtiketa gogorra dauko, desmarkiak paregabiak eitxen ditxu eta baloia bajatu eta aurpegiz ixten izarra da.
