MESSIDONA!!!!!!! Ikusi ta gero emon Botua

miércoles, 30 de mayo de 2007

Egun handi baten atarian!!

Egun handi baten atarijan gaozela esan leikegu, Futbol 7ko lehenengo kanporaketen aurreko egunetan hain zuzen be.

Herrijan nolabaiteko urduritasuna, tentsinoia, estutasuna nabaritu ahal da, kuadrilen artian ez da komentaten besterik eta bakoitza bere estrategija preparaten dabil: guk ezkerretik erasoko dogu, hegaleko defentsia eskastxua da ta...

Holan ba sapatuan maiatzaren 26an sekulako partiduak jokatuko dira, batzuk goizez ta beste batzuk arratsaldez. Bertotik danori futbol zelaira juteko gonbitia etxen da, egun aparta pasateko aukeria emoten baitau, barre pare bat, asteko arazuak alde batera itxi ta arbitruari edozer esateko paradia, keba bromia da, a petxo hartu barik!!! Lekitxarron artian badao bat edo beste apostularijen famia daukonik eta bere xoxak suertien menpian jartzia gustaten jakonik.

Horrenbestez eta gaur egunian Internetek emoten ditxuzen aukerak aprobetxata (subasta, aposta web orrijak...), berton be apostu ein ahalko dozu, zelan??? “Komentarioak gehitu”n sartu eta bertan idatzi zeuen kinielia, dirua be idatzi ahal dozue (txantxa modura) hitzeko pertsonak zariela erakusten badozue behintzat. Esate baterako, “Tohok Sankolaperi 60€ aposta, irabazi eingo dotzola. Abaroa” Besterik barik, sapatuan ondorengo taldiek jokatuko dabe alkarren aurka:

Tantarik Pez - Allakuidaus
Bardin Jat - Arrikitaun
Maletik – Kokomarro
Titiri – Traixgolas
Toho – Sankolape
Taketak – Bombi

miércoles, 23 de mayo de 2007

20 Jardunaldi Ostian:

Aupa Futbol 7 irakurliok!!! Amaitu da 20 jardunaldiren ostian lehenengo fasia eta hauntxe dator benetan be ona, ederra! Taldiak batzuk lur jota aurkitzen dira, beste batzuk moralez gainezka... baina trankil mutilak portua pasa ta beste itsaso baten murgiltzera goiaz eta, olatuek gogorrago joten daben itsaso saskarrian, konturatu orduko ezker-eskuin olatuak jo dotzun itsasuan.

Kanporaketak partidu batera, hain zuzen be. Hamen gorputz ta arima jokatu biharko da, eztao aitzakirik eta, gero eztau balijo damurik “nik hau ein baneban ta bestia ein baneban...” esaterik. Holan ba, futbol izarrak partidu garrantzitsuenetan distiratzen dabela esaten dau argentino aditu batek eta honeri kasu einaaz, espero dou gure idolua dan Erkik bere kalitatien desteiluak ixtia zelai gainian. Informazio-fluxuan arazo batzuk dizela eta, sailkapena jakitxia ezinezkua ein jaku, baina halan da be eskura daukagunian geu ixango gara lehenenguak, eztao konpetidorerik eta, zeueri helarazten.

Modu honetan azaldukou horrenbestez:

Lehenen sailkatu dan WC Komuns (hau jakin badakigu eta, txapelketia irabazteko kandidato serijua dalako)

Hurrengo fasera zuzenian sailkatu da eta beste taldiek honako sistemaren bitxartez jokatuko dabe alkarren aurka: 2.a-13.aren aurka, 3-12, 4-11, 5-10, 6-9, 7-8. Bertotik, antolatzailien irizpidien arabera, galtzaile onena ixan danak hurrengo faserako sailkatze-txartela eskuratuko dau, WCn kontra jokatu biharko dabelarik.

Besterik barik, ordezkarijen batzarra eingo dala jakinarazten dou, bariku arratsaldian (maiatzaren 18) edo sapatu goixian (maiatzaren 19), zalantzan gaoz baina gitxi gorabehera zeuek iparra nundik geratzen dan jakitxeko!!

martes, 15 de mayo de 2007

Mobidak BETIKO MODUAN!!!!!




TAKETAK 6-1 KOKOMARRO



“Injustizija, lapurreta handijo eztot ikusi neure bizitzan” honetxek ixan dira Andoni Soloagen hitzak partidu amaieran. Izan be, Kokomarrori 2 gol anula eta penalti bat eztotze pita. Errespetuaitxik eztou esango nor eon dan epaile lanetan...Ene!!!



Partidu hau aurretijaz berotuta ibili dala entera gara, jokalarijak alkarreri bokeaten ibili baitira: Nabo ta Erki bestiak beste: “Ezetz irabazi..., hiru egun eon naiz Kokomarroko inori agurtu barik…” Egun honetako eueldija ezta ixan bape aproposa futbolian jokatzeko baina gure gaztiek aurre ein dotze: Euri zaparradia, haixia, edurra keba... Partidua bigarren zatijan erabaki dala esan leike, baina lehenenguan partidua orekatuta eon da, ondino gure Erki oheko ixarak kentzeko eon da ta. Erkik partidu bikaina jokatziaz gain, pare bat gol sartu (beste batzuk...ejem) eta emon be ein ditxu. Bestetik, Nabok be erakutsi dau eztala gitxiao ta ate aurrian eztala kikiltzen. Bere gola Erkiri dedika dotzo, nahiz eta Erkik ez ikusijena ein. Kokomarroko zaletuak bere ekipuaz daola erakutsi ta tribunan sekulako girua jarri dau jokalarijari animaten. Bertan eon dira gaurkuan jokatzeko modura eon ez dizen Xarki, Toko, Garra, Andoni ta Lariz pertzonajiak. Benetan be hutsune handija euren ekipuentzat!! Animo Kokomarro!!!
Konejituak:
Taketak: 3 Erki
2 Aiert
1 Peru
Kokomarro: 3 Nabo
2 Ajuria
1 Pixa



MALETIK 3-3 TITIRI




Haserre handija dala ta komentarijorik ez etxia erabaki dou... Ene!! Bakarrik komentateko da Ibai aulestiarrak sartutako gol bikaina: falta bat nahiko urrun, 3 hesijan ta eskuadrako armiarma sariak be kendu ein ditxu. Bertotik ba esan EARRA TXITXARRUA!!! Hona arte ikusitxako golik onena dala esan leikegu, beste golen bat proposatzeko badaukazue komenta (komentarioak gehitu) mesedez!!!

lunes, 14 de mayo de 2007

Futbol 7 txapelketa: Fitxaketen merkatua

Fitxaketen merkatua

Zeresana antolatzailiakin eon ta gero entera da fitxaketa pare bat egin dizela neguko merkatuan. Barrija nun, Zeresana han!!!


Fitxaketa hauek oso garestijak ixan dira klubentzako, baina dana be ekipua altxateko bada. Jokalari berri hauek haixe berrijaz zelairatuko dira eta ziur gaoz 7ko magikuan arinao edo beranduo ikusiko doguzela. Mikel Enziondo kantautoria, Traixgolasek fitxa dau, kantaren bat eskaintzeko txantajiaz. Jokalari hau oso ona da, indar askokua eta aurrelari modura efikaza. Traixgolasekuok: zuek pasa berari eta ikusikozue zelan dan egija. Hauntxe gogoratu gara Plaierutako historijan begiratuta, pasadan kanpainetan be ekipo honetan jokatzen ebala. Bestetik, Tantarik Pez-ek be Ibai Solabarrieta fitxatzia lortu dau, Iñigo Markesek Ondarruko Aurreran rekala dau ta. Ibai esan bihar da lesionatu baino arinao, sekulako jokalarija ixan zala, atzian oso segurua eta espero dugu forma hori lortzera heltzia. Taketak-ek be sekulako fitxaketia egin dau buruan jarraitzeko oso aproposa ixango dana: Gaizka Likona. Bere abiaduria eta aurrez-aurreko jokaldijak bikain burutzen ditxu ta ia suerte ona badauko arlo guztijetan!!!

Bardin Jat taldiak be Gobin majia lortu dau, azkan pasia emoteko begi zorrotza daukona. Talde hau gorengo postuetan dago eta WC-ri ez dotzo nahi gauzak errez itxi lehengo postua lortzeko. Azkenik, Titirik be krisija gainditzeko fitxaketa oso garestija ein dau, futbol izar bat, jokalari bikaina benetan be. Hau Zatiken ordez dator, Josuk hainbeste komeri baitaukoz bere orkatiliaz. Azken berri bat heldu jaku Zeresanara, Taketak taldia batzartu ein da arratsaldeko 5etan Herrikuan, Erki hurrengo txapelketarako salgai jartzeko. Honen zerbitzuakin geratzeko, klausula bat paga biharko da: Noraiko 3 Tortila-Txorizo bokadilo, Ioarreko 4 plato konbinau ta Herrikoko 4 destorniladore. Ikusi ahal dan moduan klausulia nahiko garestija da baina Erkik partidu bat ezerezetik resolbidu ahal dotzu, ze jaurtiketa gogorra dauko, desmarkiak paregabiak eitxen ditxu eta baloia bajatu eta aurpegiz ixten izarra da.

miércoles, 25 de abril de 2007

Lekeitio Futbol Taldea

Hona hemen Lekeitio Futbol Taldia osatzen daben kategori ezberdinetako taldien partiduak noiz eta non dirazen.

Informazino guzti hau Bizkaiko Futbol Federakundien Web orritxik atarata dao;

FÚTBOL 11 TERRITORIAL DIVISIÓN DE HONOR Grupo 1 Jornada 30

SOMORROSTRO - LEKEITIO
Fecha: 28/04/2007 17:00:00 Campo: EL MALECON (EL MALECON)

FÚTBOL 11 JUVENIL PREFERENTE Grupo 1 Jornada 27

CULTURAL B - LEKEITIO
Fecha: 28/04/2007 16:30:00 Campo: TABIRA (TABIRA)

FÚTBOL 11 CADETE PREFERENTE Grupo 1 Jornada 27

BARAKALDO B - LEKEITIO
Fecha: 28/04/2007 11:00:00 Campo: LA SIEBE (LA SIEBE)

FÚTBOL 11 INFANTIL PRIMERA DIVISION Grupo 2 Jornada 27

GALDAKAO - LEKEITIO
Fecha: 28/04/2007 10:00:00 Campo: SANTA BARBARA (SANTA BARBARA )

Archivo del blog