Lekeitio Futbol Taldea
LEKITTOKO FUTBOL TALDEARI
Eginiko musika eta hitzak MIGUEL ARRIETAK
Sartu, sartu gola, Le_ekittoko
gaztiak aurrera.
Sartu, sartu gola, jokatu ondo
Eta sartu gola.
Bardin jokatzen dugu,
Sikutan, edo hazia ta euriaz
Lekitton daukagulako odol beroko
gazteria.
Hondartzati_ik urten dau
Gure futbol bereziak, kresalaren indarrez
Bete betea.
Itsas arrainen antzera, lirainak eta
Bizkorrak, halakoixiak dira gure gaztiak
Larrotegiko loreak
Futbol zelaiko jaubiak
Zaletasun eta alaitasunez beteak.
Irabazteko asmua
Sekula ez dogu galtzen
Baloia saretara bota artian.
Lekittoko jendiak atsegina dogu,
guk geure futbola
Txalotu daigun gogoz.
IRABAZI (txalo, txalo)
ARTIAN (txalo, txalo)
LEKITTO!
