Lekeitio Futbol Taldea
___________________KRONIKA: LEKEITIO - UGAO____________________
LEKEITIO – UGAO 2 - 1Larrotegi futbol zelaian 2007ko martxoak 31an arratsaldeko 5etan
Lekeitioren hamaikakoa: Karni, Akarregi, Lopez, Odei, Aitor, Arrillaga, Xanti, Olabe, Arnaitz, Oliba eta Kristian. Aldaketak: Antxon Xantiren ordez, Osoro Kristianen ordez eta Eneko Olibaren ordez
Lehendabizi barkamena eskatu nahi dizuet aurreko bi asteetako kronikak ez egiteagatik. Lanpetuta ibili naiz eta emaitza txarrek gogorrago egiten dute partidari buruz idaztea. Kronikarik gabeko partida horietako emaitzak 0-0 Getxoren aurka eta 3-1 Retuertoren zelaian jokatutakoan. Getxoren aurka zeozer gehiago merezi izan genuen, penalti bate ere huts egin genuen. Retuerton aldiz, taldea partida oso eskasa jolastu zuen. Hala ere, aste honetan jokoa eta emaitza bestelakoak izan dira. Buelta oso bat eta zenbait partida gehiago ezin irabazita egon ostean hiru puntu sakelera sartzea zer den berriz ere badakigu.
Partida gogorra izan zen Larunbatekoa, Miraballesekoak baloia mugitzen ahalegindu ziren eta Erkirenak aldiz, gola garaiz sartu eta kontraerasora ateratzeko sistema taktikoan oinarritu ziren. Egia esan, lehenengo zatira 2-0 joan ostean errazagoa izango zela zirudien, baita ere bigarren zatiaren hasiera ilusita, lekeitiarrek hiruzpalau aukera argi izan zituzten neurketa erabakita usteko, dena den, Ugaok gola sartu eta epaileak amaiera pitatu arte ez zen atsedenik egon kostaldekoentzat. Golak Olibak eta Kristianek sartu zituzten. Aspalditik hitz egiten genuen garaipen batek emango liguken indarraz eta konfidantzaz. Beraz, bolada ona aprobetxatu eta bi aste barru lideraren etxean (Zamudion) hiru puntuak lortu behar ditugu. Jada taldeak hasi dira kalkulagaiuarekin kontuak egiten. Gure kasua heroikotzat jo genezake, 7 partida gelditzen dira eta 5 irabazi behar ditugu gutxi gora behera. Nik uste dut 34 punturekin salbu gaudela. Norbaitek ezinezkoa dela pentsatuko du baina matematikoki posible ez denera arte jarraitu beharra dago. Uste dut taldea lasaitu egin dela, jokoan zerbait solteago eta ate aurrean fin gabiltza azken bolada honetan.
AUPA LEKITXO! 3 puntu- Oliba 2 puntu- Egoitz Puntu bat- Olabe
